ESKOLA ETXEAN/ LA ESCUELA EN CASA

Hace unos meses me llegó esta propuesta para participar en la realización de un documental, por alumnas de Audiovisuales de la Facultad de Ciencias de la Comunicación de la EHU-UPV (Euskal Herriko Unibertsitatea-Universidad del Pais Vasco). Estas alumnas ya habían realizado en su momento un documental que publicaron en IKASTUBE, el canal de videos formativos e informativos con contenidos en euskara. Mi participación se limita a contestar a unas preguntas formuladas por el equipo de realización. Me parece interesante el punto de vista y el guión para el documental. Más adelante publicaré  las preguntas y mis respuestas

ESKOLA ETXEAN/ LA ESCUELA EN CASA

Story line/Guión

“Eskola Etxean” gure seme-alabak hezitzeko bide ezberdinak aurkezten dizkigun dokumentala izan nahi du.

“Eskola Etxean” es el nombre del documental  que pretenderá realizar una reflexión sobre  los distintos modos de educar a nuestros hijos e hijas.

Umeen ikasketa prozesua etxeko testuinguruan landuko da, hau da, instituzio publiko zein pribatuetatik at. Pertsonaien jarrera kontrajarrien bitartez gaia ikusleari ezagutarazi nahi zaio, semeen hezkuntzaren aurrean jarrera erreflexiboa sortuz.

Se va a reflexionar sobre el proceso de aprendizaje en el contexto del hogar. A través de la contraposición de las diferentes posturas de los participantes se pretende cubrir el tema en toda su complejidad, de manera que surja una actitud reflexiva en torno a la educación

Sinopsia/ Sinopsis

Hezkuntza kolokan jartzen den garai hauetan, eskola-porrota, bulling-a eta beste hainbat auzi eguneroko jana dira komunikabideetan. Gero eta gehiago jabetzen gara umeen heziketa ez dela axolabeko gauza, eta horregatik asko dira eskolatik aldendu eta bide alternatiboak bilatzen dituztenak.

En estos tiempos en los que el sistema educativo está en cuestión, el bullying, el fracaso escolar y otros factores negativos son el pan nuestro de cada día en los medios de comunicación. Cada vez somos más conscientes de que la educación de nuestros hijos no es un tema baladí y por ello son cada vez más los que se separan del sistema educativo convencional en la búsqueda de medio alternativos.

Ameriketatik datorren eredua dugu, haurrak instituzio publiko edo pribatuetatik kanpo hezitzeari dagokio, etxean, famili  edo hurbileko testuinguruan. Baina prozesu hau ez da homeogeneoa, ez hau bideratzearen atzetik dauden arrazoietan, ez erabiltzen den metodologietan ere . Arrazoien artean, ideologiko, erlijioso edo pedagogikoak aurkitzen ditugu, baina guztiaren gainetik tutore guztiek ideia komun bat partekatzen dute: hezkuntza hobeago bat eskaini dezaketelaren ustea.

Este es un modelo que procede de Estados Unidos, y consiste en la sustitución de las instituciones de enseñanza públicas o privadas por el medio familiar y su entorno inmediato como modo de educar. Sin embargo, este proceso no es homogéneo, ni en cuanto a los motivos ni en cuanto a las metodologías que se ponen en práctica. Entre las razones, destacan las ideológicas, religiosas y pedagógicas, pero por encima de todas ellas, los que proceden a educar de este modo tienen algo en común: el convencimiento de que están ofreciendo  a sus hijos un modo mejor de educar.

Homeschoolen ideia honek eztabaida handiak sortu ditu administrazioa eta bide hauen alde edo kontra daudenen artean. Ameriketako eta Europako hainbat herrialdetan ez bezala, Espainian hutsune legala baitago honen inguruan. Espainiako konstituzioak gurasoei aitortzen die semeei zer nolako heziketa eman nahi dieten aukeratzea, baina LOGSE-k ez du homeschool aukera begiztatzen. Hortaz, erregulaziozio ezak, famili asko administrazioarekin arazoak izatea eragiten du.

Esta idea del homeschool hace surgir grandes debates entre la Administración y aquellos que se posicionan a favor o en contra de esta opción. En España, a diferencia de Estados Unidos o de la mayoría de países europeos existe un vacío legal en esta cuestión. La Constitución Española permite a los padres elegir el modo de educación que se adapte a sus convicciones, mientras que la LOGSE no contempla la posibilidad de educar en casa. Esta falta de regularización lleva a que muchas de estas familias tengan problemas frente a la administración.

Dokumental honetan aukera egokia ikusten dugu euskaradun ikusleari aurretik jorratu ez den gai bat aurkezteko. Estatu mailan egin dira jada honi buruzko erreportai ezberdinak, baina Euskal Herrian ez da gaia, informazio borobil eta itxi gisa, sakonki garatu. Agerikoa da gai honen inguruan gizarteak duen ezjakintasuna eta deskontzertua. “Guraso guztiak gai dira bere kabuz seme alabak hezitzeko?”, “Nola ematen da umeen sozializazioa eskolara joan gabe?”, eta “ Hezkuntzaren zentzu sozial eta publikotik aldentzea, zer neurriatarino egokia da?” ohiko galderak dira. Baina dokumental hau ez da orojakilea izan nahi, iritzi kontrajarrien bitartez etxeko heziketaren errealitatera hurbildu nahi du ahalik eta modurik fidelenean. Dokumental erakusle bat da, ikusleari gai ezezagun baten aurrean informazioa eskeini nahi diolako, baina ez du ikuslearen “umiliazio didaktikoa” bilatzen. Ikuslearen jarrera aktiboa eskatzen du, ezbaitio erabateko erantzunak emango, norberak bere buruari egin beharreko galderak eragitea du azken helburu. Dokumentalak erakusten dituen tesi ezberdinen bidez ikusleak egin beharko du azkenengo sintesia.

Por ello queremos traer a la audiencia de habla vasca un tema que no se había trabajado con anterioridad en euskara. En el Estado Español sí que se han realizado este tipo de documentales pero en Euskal Herria no se ha trabajado este tema en profundidad. Es patente el desconocimiento y desconcierto social ante esta cuestión. ¿Todos los padres pueden educar por sí mismos a sus hijos e hijas?¿Cómo se lleva a cabo la socialización de los niños y niñas sin la escuela?¿Hasta qué punto es adecuado este alejamiento del sentido social y público de la escuela?, son preguntas habituales. Pero este documental no pretende ser dogmático, sino presentar el tema a través de opiniones contrapuestas que lo reflejen con la mayor fidelidad. El documental es un muestrario, intenta dar a conocer un tema desconocido, pero no pretende la humillación didáctica del espectador. Reclama la participación activa del espectador, ya que su finalidad es, al fin y al cabo, que éste se haga preguntas, y que ante las diferentes tesis que se presentarán, sea éste quien elabore la suya propia.

Pertsonaien diskurtso kontrajarriak izango dira dokumentalaren ardatza, eta OFF  ahotsen bitartez datu objetibo eta informatiboak tartekatuko dira.

Los discursos contrapuestos de las personas entrevistadas constituirán  el eje del documental que se intercalarán con una voz en OFF que aportará los datos objetivos e informativos. De este modo se entretejerá un discurso que refleje estas cuestiones:

– Fenomenoaren berri ematea. Zer den homeschool

-Dar cuenta del fenómeno en sí. Qué es el homeschool.

-Nolakoa den egoera Estatu mailan eta nazioarteko beste herrialdeekin konparaketa: famili kopurua, egoera legala, laguntza elkarteak…

– Cual es la situación a nivel del Estado y a nivel internacional comparado con otros países: número de familias, redes de apoyo ….

-Homeschool familien bizimodua: eredu hau aukeratzearen arrazoiak, erabiltzen duten metodologia eta beren ohiturak.

-Cómo viven las familias homeschoolers: las razones para la elección de un modelo educativo en concreto, la metodología pedagógica que utilizan y su día a día.

-Hezkuntzari buruzko hausnarketa sakona pertsonaien bitartez. Gatazkatik atera eta ikusleak arnasa har dezan, umeen egunerokotasuna islatuko duten irudiak sartuko dira tartean; umeak jolasten, zer ikasten duten aipatuz edo besterik gabe, karga informatiborik gabeko eszenak: pasadizoen kontaketa. Neurriko behatze horren bitartez ere, ikusleak bere kabuz, ume horien jokabide eta jarreraz ohartzeko aukera izango du.

-Se pretende encontrar una reflexión profunda a través de los personajes. Como modo de dejar a un lado el debate, se presentarán imágenes del día a día de estas familias; los niños y niñas jugando, mencionando lo que están estudiando o sin hacerlo, imágenes sin carga informativa. De esto modo, el espectador tendrá oportunidad de ver por sí mismo la realidad de estas familias.

Pertsonaien erretratua bere ingurunean filmatuko da, adituak beren lantokietan eta familiak etxe edo etxe hondoetan. Etengabe adituen formaltasunetik etxeko berotasunera pasako gara, horrela, irudiekin ere, kontrastea sortuz. Etxeko zein eskolako umeen irudiak jasoko dira, bi kokaleku hauetan garatzen den heziketa prozesu ezberdina islatuz. Era berean, zenbaitetan pertsonaiak kamara aurrean hitz egiten agertu beharrean, beren ahotsak aurretik aipaturiko irudiekin lagunduko dira, irudiak eurek esandakoaren erreflexu izan nahian.

Las personas que intervengan se filmarán en su entorno, los expertos y expertas en su lugar de trabajo y las familias en su casa o en el entorno más inmediato. Constantemente se pasará de la frialdad y la formalidad del entorno de los expertos a la calidez de las familias y sus hogares, haciendo surgir el contraste de inmediato. Se recogerán escenas de niños y niñas en un entorno escolar, con otros niños y niñas en el entorno familiar, incidiendo así sobre los diferentes modos de educar. Mientras, las voces de algunos de los que opinan aparecerán en OFF en lugar de parecer frente a la cámara, de modo que las imágenes reflejen el sentido de sus palabras.

Aurretik ere aipatu dugun moduan, ez dugu direkzio bakarreko dokumental bat plazaratu nahi, norabide bakarreko mezua bideratzen duena. Gaiaren alde guztiak ikutu nahi ditugu, guraso, ume, hezitzaile eta adituek eskainiko duten ikuspuntu ezberdinen bitartez. Eta eztabaida eta oposaketa horiek xedatuko dute dokumentalaren tonu eta erritmoa, alde batetik, bizia, bizkorra, baina bestetik, erreflexiboa, erreakzio eragilea,  ikuslea erantzunen bila egitea eragingo duena.

Ya hemos mencionado antes que no queremos realizan un documental unidimensional. Queremos reflejar todos los ángulos del tema, padres y madres , niños y niñas, educadores y expertos, todos ellos nos ofrecerán su punto de vista. Y el contrapunto de esas opiniones será el que marque el tono y el ritmo del documental, por un lado la vida con su paso ligero, por otro, el tono más pausado de la reflexión, la reacción que se pretende provocar en el espectador.

Anuncios

Acerca de madalen

Profesora de Derecho Civil de la EHU-UPV

Deja un comentario aquí

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s