10 galdera eta erantzunak

1.- Nola azalduko zenuke etxeko heziketak gaur egun duen egoera legala gure herrialdean?

Gure herrialdean, hau da, Euskal Herria kontuan izanik, eredu ezberdin bi daude. Alde batetik Frantses Estatuaren eredua non etxeko eskola onartzen den beren beregi Hezkuntza Legean, eta hegoaldeko Euskal Herriaren kasuan non Estatu espainolaren arabera, ez da onartzen etxeko heziketa, baina ez da debekatzen ere. Azken honetan “alegaltasuna” edo “linbo juridikoa” da bere egoera juridikoa.

Alde batetik Konstituzioak ezartzen du “Oinarrizko heziketak derrigorrezkoa eta doakoa izan behar duela” (27,4 art.) baina aurreko atalean 27, 3. artikuluan onartzen die gurasoei beren sinesmen ideologiko eta erlijiosoaren araberako heziketa aukeratzea (alde honetatik etxeko heziketa daiteke aukera bat besteen artean).  Beste aldetik, LOEren arabera heziketa eta eskolaratzea bat eta bera da, eta ez da ulertzen beste modu bat Konstituzioaren mandatua betetzeko, heziketa derrigorrezkoa dela, alegia, eskolaratzea behartzea baino. Gauzak horrela, LOEren arabera (4. art,1 eta 2.ataletan) ez da heziketa derrigorrezkoa  6 eta 16 urte arteko umeentzat dena, eskolaratzea baino.

2.- Zeintzuk litzateke, oro har, hartu beharreko pausuak egoera hau aldatu ahal izateko?

Estatu espainolaren esparruan, ALEk (umeak etxean hezten dituenen familien elkartea) eskatzen duena da etxe heziketa aintzakotzat hartzea eta erraztea euren umeak sartu ahal izatea heziketa sisteman, unibertsitatean, alegia, urteen araberako atzerapen eta zigorrik gabe.

3.-Homeschool aukeraren alde agertzen bazara ere, administrazioaren nolabaiteko eskuhartzearen beharra ikusten duzu hezkuntzaren arloa arautzeko?

Hori da etxean hezten dituenen arteko adostasunik ez izate nagusia, zeren batzuk beldur dira, arautzearekin batera kontrolak ezarriko direla. Orain arte alde horretatik ondo daude, eta hezten dituzte beren umeak nahi duten erritmora, baina beti daukate Estatuaren esku hartze juridikoaren beldur, eta zein izango diren ondorioak Fiskaltzak eta epaitegiek ikertzen sartuz gero.

4.-Etxean jaso duten heziketagatik konbalidazio akademiko bat lortu ezin izanak, etorkizunean zein arazo ekarri ditzazke ume hauei?

Nik uste, zelan edo halan lortzen dutela konbalidazio akademiko hori lortzea, badira hainbat modu ezberdin helburu hori lortzeko, baina arazoa  datza urteen araberako atzerapena dakarkiola umerari.

5.-Umeak etxean hezitzea erabakitzen duten familientzako, eginbideren bat egitea gomendatuko zenieke? Lurralde bakoitzeko udaletxeekin,  gizarte-zerbitzuekin, harremanetan jartzea?

Egoera ezberdinak bereizi behar dira. Alde batetik inoiz matrikulatu ez bada umea, beharbada onena ezer ez esatea dela. Eta saiatu aurrera egiten eta itxaroten lege aldaketa bat etxean hezten inori jakinarazi gabe. Baina umea eskolaratua izan bada, nahiz eta eskolaurrean, orduan aldatzen da egoera, eta kasu horretan hobe da eskola jakinaraztea (ez dezatela kontsideratu absentismo edo eskola uzte kasua, non “abandono” delitutzat jo dezake eta kartzela zigorra dakarkieten ere), eta landu heziketa plangintza bat Gizarte Zerbitzuen aurrean aurkezteko.

6.-Uste duzu guraso guztiak gai direla bere seme-alabei etxeko testuinguruan hezitzeko, prestakuntza berezi baten beharra dute edo beste pertsona batzuen laguntza?

Bai, edonork egin dezake. Britainia Handian eta Estatu Batuetan egin diren ikerketen arabera, ez du ezberdintasik egiten gurasoen prestakuntza emaitza onak lortu ahal izateko etxeko heziketan. Beharrezkoa dena da borondatea eta dedikazioa, edukietarako hor dagoz liburuak, liburutegiak, eta batez ere internet gaur egun. Hala ere, askotan erabiltzen dituzte akademiak eta musika hezkuntza zentruak, gai konkretuak lantzeko, adibidez, hizkuntzak eta musika, baina hori eskolaratzen diren umeen familiek ere egiten dute.

7.-Homeschool aukerari egiten zaion ohiko kritika da hezkuntza jabari pribatuko ondasun gisa ulertzen dela, ondasun sozial gisa baino. Eskolak duen zentzu publikoa galdu egiten dela eta bide honen bitartez bakarrik onura pribatuak bilatzen direla. Ze iritzi duzu zuk ideia honen aurrean?

Lehenengoz entzuten dudala kritika hau. Ez dakit zer argudiatu, ez ditut ezagutzen honelako datu ekonomikoak. Hala ere, familia ez da eremu pribatu ez publikoa, ume guztiak, instituzio baten barruan ez ba daude, behintzat, hezten dira etxean, maila baten edo bestean.

8.-Eskola adineko populazio oso batek, edo populazio horren zati handi batek, umeak etxean hezitzea erabakiko balu, onarkorra izango zen eratu egingo litzatekeen hezkuntz sistema? Eta honek zein leku izango luke estatuaren monopoliotik merkatuaren arabera antolatutako sistemaren arteko bide horretan?

Ez dut inolaz ere ikusten posibilitate hori aurreikusten eta gainera ez dakit horren erantzuna. Ez naiz aditua hezkuntza sistemaren gaiaren barruan, ni abokatua nahiz eta nire ikerketa eremua eskolatik kanpoko aukera hau da “homeschool” deiturikoa, alegia. Etxean heztea minoritarioa da onartzen den lekuetan ere, nahiz eta legean onartua izan, ez da helduko zuek aipatzen duzuen “populazio handi” horretara. Michael Bransonek, Eusko Legebiltzarreko Kultura eta Hezkuntza Komisioan esan zuen moduan, “etxean hezteko baldintza bi bete behar dira. Batzuk nahi dute, baina ezin dute, beste batzuk ahal dute baina ez dute nahi, beste batzuk ezin dute eta ez dute nahi, bakarrik ahal eta nahi dutenak egingo dute.

9- Gabeziren bat aurkitzen duzu administrazioaren baimenpean jarduten duten eskola publiko zein pribatuetan?

Ez dagokit niri honelako azterketa egitea, azken finean ez naiz eskola sisteman aditua, baina eskolaratzen ez dituen familiek aipatzen dute, eskoletako umeen arteko konpetitibitatea, mobbing-a eta indarkeria eskola kideen artean “gabezi” edo hobe esanda, eragozpen gisa beren umeak eskolara eramateko. Aldi berean, beren etxeko heziketaren sisteman goraipatzen dute, sistema hori “pertsonalizatua” dagoela, hau da egokitua ume bakoitzarentzat, ume horren erritmoari jarraitzeko. Beste aldetik kritikatzen dute autoritarismoa eta imaginazioari tarterik ez ixtea eta eskolaren heziketa gehiegi oinarritzea buruz eta errepikatuz egiten diren ariketak eta ikasgaiak oro har.

10.- Nola ikusten duzu hezkuntza gaur egun? Nola ikusten duzu gurasoen partaidetza bere seme-alaben heziketan?

Alde batetik, eskoletako heziketa hainbat tokietan, (hiri eta herri handietan batez ere), nire ustez zeharo erdalduna da. Umeak, nahiz eta “D” ereduan egon eskolan ikasten dute gaztelera edo frantsesera egiten, nahiz eta etxean euskara hutsean bizi.

Beste aldetik, leku gutxi daukate umeek kalean aritzeko eskola barruan, ez daukate kalean aritzeko baliabiderik, adibidez, ortuak, barazkiak hezteko, kortak animaliak gobernatzeko, lantegiak eskuekin gauzak egiten ikasteko, guztiz intelektuala da, intelektoa lantzeko errazena eta merkeena delako.

Eta partaidetzari dagokienez, gero eta zailago egiten zaie gurasoei bat egitea lan egitea eta etxea eta etxekoak zaintzea, ez bakarrik umeak, zaharrak ere. Nire ustez, eskolaraturik dauden umeen kasuan, gurasoek delegatu egiten dute heziketa eskolaren eskuetan, begiak itxi, atzamarrak gurutzatu eta espero dena irtengo duela ondo. Baiana ondo irteten du?.

*Homeschool gaia jorratu duten Blogak euskaraz:

Homeschooling

Hezkuntza eskolatik at!

Hezkuntza topagunea

*Aldizkariak.

Hik Hasi

Etxeko irakaskuntza

Summerhill.

Argia

Hezkuntza librea

Haur bakoitzari berea

Mondragon Unibetsitatea

Familia eta eskola

*Prentsa idatzian

Aldaketa 16. Eskola etxean (6-8 orr.)

*Bideoak

Eskola extean

*Txostenak

Hezkuntza XXI

Arartekoaren ebazpena

Anuncios

Deja un comentario aquí

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s